PrestGara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PrestGara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Ikastatoaren Balorazioa


Ikastaroa bukatzen ari da, eta azken hilabetean ikasitako guztiaren inguruko balorazioa egiteko garaia heldu.

Antolaketa eta metodologia aldetik zoriondu besterik ezin ditut egin antolatzaileak: on-line ikastaroa izanik norbere denbora nahi bezala gestionatzeko aukera izan dugu, gaiak ematen dituen aukera anitzak uztartzeko baliabideak eskuratu eta praktikan jartzeko.

Ezingo nuke aplikazio bakar bat aukeratu, landutako asko aurretik ezagutzen nituelako eta den denei erabilpena aurkitu diedalako arlo profesionalari dagokionez. Gainera, guztiak batera "pack"-ean egiten duten multzoa da erakargarria niretzat; batek ematen dituen aukerak beste batekin orekatzen delako.

Maila pertsonalean ikastaroak ekarpen berri ugari egin dizkit; orain arte ezagutzen ez nituen sare sozial batzuetan izena eman eta saltseatzen aritzeko aukera izan dut; eta arlo berdin-antzekoetan lanean ari diren irakasleekin sareak sortzeko aukera ere luzatu zait gainera.

Nire ustez, azken hori izan da ikastaroak egindako ekarpen garrantzitsuena: ezezagunak ziren kideekin sare-loturak egiteko aukera. Orain, lotura horiek denboran mantentzea baino ez da geratzen; gure PLN-ak hornitzen jarraitu eta eskuratu berri ditugun tresnekin informazioa antolatzen joatea; baliabideak elkartrukatzea; eta urrunetik bada ere, elkar sostengatzea.



Share:

2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Pinterest

Existitzen zela aurretik ezagutzen nuen arren, duela gutxi hasi naiz Pinterest erabiltzen. Eta engantxatu egin nau!

Zintzoa izan behar banaiz, sare honetan gehien erakarri nauena estetika izan da. Sinplea eta elegantea. Beste abantaila bat (askok desabantaila gisa ikusten badute ere) hitzez elkarreragiteko aukera gutxi ematen dituela da. Izan ere, hainbeste sare sozial esku artean ditugun honetan, informazioa hitzezko elkartrukerik gabe egitea abantaila bilaka daiteke!

Egunero erabiltzen ez badut ere, hilabete eskasen 10 tablero (gehienak pribatuak) sortu ditut, eta 60 pinetik gora jarri (edo berpinteatu, ez ddakit nola esaten den). Ikasleekin erabiltzeko besterik ez dut erabiltzen. Tableroetako bakoitzak ikasturtean zehar landuko dugun unitate baten izena dauka. Helburua hurrengoa da; tableroa ikasleekin elkarbanatzea unitatea hasten dugunean. Modu horretan, egin behar dituzten ikerketa txikietarako lotura interesgarriak aurki ditzakete, irakasleak aurretik filtroa egin duelarik. Gainera, estetikoki ere sare erakargarria denez, ikasleak gustora aritzen dira tableroan dagoenari begira eta askotan, beraiek ere ekarpenak egiten dituzte.

Honakoa da nire kontua: https://es.pinterest.com/aneleniz/

Eta hauek irekiak diren tableroetako batzuk: 



Share:

INSTAGRAM

Facebook eta Twitter-rekin egin dudan bezala, Instagram-en ere kontu berria sortu dut ikastaro honetan parte hartzeko.

Nire kontu berria honako hau da: https://www.instagram.com/aneleniz/

Matematikarekin lotura duten hiru argazki elkarbanatu ditut Instagram, Twitter eta Facebook bitatez, #nubemate traolarekin. Hurrengo argazkietan ikus ditzakezue sare ezberdin horietako pantaila atzemateak.


Instagram-en:



Twitter-en:


Facebook-en:


        



Tumblr-en:






Instagram moduko sarea ikasleekin erabiltzeari arazo txiki bat baino ez diot ikusten; irudien pribatutasuna. Nerabe gehienak oso ohituta baitaude haien irudi edo argazkiak sareetan eskegitzera, horrek dituen eraginetan gehieegi hausnartu gabe. Baina ezin dugu ahaztu irakasleok heziketan eragile zuzenak garela, eta ikasleekin pribatutasuna eta sareek dakartzaten arriskuak eztabaidatzeak onura handiak ekar ditzakeela baita.

Gainera, aukera interesgarriak eskeintzen dituela iruditzen zait. Adibidez, ikasleekin zientzia proiektuak egiten ditugunuean, proiektuaren pauso bakoitza erregistratzeko modu polit eta sortzailea izan daiteke. Honi lotuta, aurtengo Elhuyar-en Zientzia Azokan parte hartzean, ikasleek Instagram-en bidez haien proiektuaren aurrerapausoak zabaltzea pentsatzen ari naiz. Ia emaitza polita lortzen dugun!

Share:

2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

Facebook vs Twitter

Facebook zein Twitter, bi sare hauek ezagunak ziren niretzat ikastaroarekin hasi aurretik. Egunerokotasunean Facebook erabili izan dut Twitter baino gehiago, eta bietako bat ere ez dut irakaskuntzari bideraturik erabili izan orain arte.

Egia da Facebook-en talde ezberdinetan batu izan naizela irakaskuntzarekin zerikusia duten gaiak jarraitzeko; Ordezkoak Martxan, Ordezkoak Kaltetuta, DBH eta Lanbide Hezkuntzako ordezkoak, besteak beste. Baina orain arte ez dut sekula pentsatu nire laneko egunerokotasunera sare sozial hau gehitzea.

Hainbatetan aipatu dugu sareetan informazioa filtratzeak duen garrantzia, eta horregatik, irakaskuntzako helburuekin erabiltzeko asmoz, kontu berriak sortu ditut bai Twitter eta baita Facebooken ere.

Hainbat talde itxitan eman dut izena berriki, besteak beste:
CREAR: Compartiendo Recursos para la EnseƱanza y el Aprendizaje en la Red  (6343 kide)
Docentes  (31942 kide)
PROFESORES DE EDUCACIƓN SECUNDARI  (2916 kide)
HEZKIDETZARAKO BALIABIDEAK (169 kide)

Bakoitza arrazoi ezberdinengatik interesatzen zait: baliabide interesgarriak dituztelako, gaiak bereziki erakartzen nauelako eta informazio garrantzitsua eskeintzen dutelako batik bat.

Orrialdeak ere gutxi batzuk jarraitzen ditut:
Profesores de Ciencias
profesores de Ciencias: biologĆ­a, quĆ­mica y fĆ­sica
Hezkidetzan Esku Hartzen

Nire asmoa kontu hauek esparru "profesionalera" mugatzea da. Aurretiaz dudan ezagutza txikiaz baliatuta etorkizun hurbilean ikasgelan ere erabiltzea gustatuko litzaidake. Horretarako, lehenengo erabilera egokia emateko urratsak eztabaidatu behar ditut ikasleekin; eta erabiltzen ditugun beste sareekin batera uztartu nahiko nituzke.

Nire ustez, Facebook-ek Twitterrekin alderatuta ematen duen abantaila nagusia talde itxiak egin sortu daitezkeela da. Esteka luzeagoak elkarbanatu eta eztabaidak denboran luzatu daitezke gainera.
Aldiz Twitterrek, unean uneko jarraipenak emateko aukera ematen digu; informazioa maila globalagoan bilatu eta elkarbanatu daitekete traolen bidez, eta ekarpenek hitz muga edukitzeak askoz arinagoa egiten du irakurketa gainera.
Bietako bakoitza helburu ezberdinekin erabili daitezke, bakoitzak bere alde positibo eta negatiboak baititu.
Dena dela, pribatutasuna ez dago bietako batean ezta bermatuta, eta gai horrek bereziki arduratzen nau bai pertsonalki eta baita ikasleekin eman nahi diodan erabilerari dagokionean ere.



Share:

2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Diigo


Wikipediaren arabera, Diigo gizarte-markatzaile bat da; interneteko markagailu, ohar, irudi- eta dokumentuen artxibategia, besteak beste. Digest of Internet Information, Groups and Other Stuff esaldiaren akronimoekin eman diote izena, eta irakasleontzako profil berezi bat sortzeko aukera ematen du.

Tresna honek abantaila ugari eskeintzen ditu. Errepikakorra ez izateko, gehien erakarri nautenak baino ez ditut aipatuko: taldeak osatzeko aukera ematen du estekak eta baliabideak elkarbanatzeko (pribatuak zein publikoak), eta nabarmendutako testuen hautaketa ere eskeintzen digu! Hau da, interneten artikulu bat irakurtzen ari garela, bat batean oso interesgarria egiten zaigun esaldi edo paragrafo bat irakurtzean, "arkatz markatzaile" birtual bat hartu eta azpimarratu dezakegu esaldia. Nabarmendutako testu zatitxo hori gordetzeko aukerarekin gure irakurgaien zatirik garrantzitsuenak bistara uzten dizkigu, hain interesgarria iruditu zitzaigun paragrafoaren bila testu osoa irakurtzeko beharra ekidinez.

Baina, taldeak bilatzea ez zait batere erraza iruditu. Alde batetik, interesgarriak iruditzen zaizkidanak pribatuak direlako (eskaera bidali eta gehienk ordu gutxitara eman didate baimena), eta horietako batzuek ez dutelako mugimendu handirik. Baina desabantaila hau konpentsaturik geratu da irakasle profila lortzean jasotako aukerekin: ikasle bakoitzarentzat (e-mailaren beharrik gabe) kontu bat sor daiteke, eta ikasgelako taldea sortu, era pribatuan lotura, testu eta argazkiak elkarbanatzeko.

Bereziki gustatu zait Diigo in Education taldean aurkitu dudan Jonathan Drori-ren hitzaldi bat: "What we think we know". Lau oinarrizko galderatik abiatuta, gure ezagutzan dauden hutsuneak agerian husten dizkigu; bereziki zientziaz dakiguna (edo ustez dakiguna, baina benetan ez).

Nire profila honako hau da: https://www.diigo.com/profile/aneleniz

Eta nire lliburutegiak honako itxura dauka oraingoz:


Share:

2016(e)ko urriaren 2(a), igandea

PLN EDO IKASKUNTZA-SARE PERTSONALA: NOLA HASI ELKARLANEAN?

PLN siglek "Personal Learning Network" edo "Ikaskuntza-Sare Pertsonala" esan nahi dute, eta teoria konektibistan dute jatorria (Siemens,G. 2005).
Beraz, hiru hitz ezberdinek eraikitzen dute PLN-a, bakoitzak bere ekarpena egiten duelarik. Hasteko, arlo pertsonalari dagokionez, PLN-a sortzeak harremanak sortzea esan nahi du: mundu mailako irakasle, eskola eta aditu ezberdinekin konexioak eraikitzea hain zuzen. Jarraitzeko, ikaskuntza prozesuari erreparatuz, PLN-a edukitzeak ideiak eta baliabideak elkartrukatzea ahalbidetzen du, kolaborazioak egiteko zubiak eraiki eta bidean ikaskuntza elkarbanatzea. Eta bukatzeko, ezin dugu ahaztu sarea hitza ere barne hartzen duela; izan ere, PLN-a ikaskuntza sare globala da, mundu mailan eratzen diren irakaskuntza estrategia anitzetara salto egiteko aukera ematen diguna besteak beste.

Baina, nola lor dezakegu beste hezitzaile batzuekin batera sarea sortzea? Nola has gaitezke gure Ikaskuntza-Sare Pertsonala sortzen?

Konektaturik dagoen hezitzaile edo irakasle bat, online kolaboratzen duen ikasle bat da, bere Ikaskuntza-Sare Pertsonala eraiki eta beste hezitzaile batzuekin elkar eragiteko sare sozialetako tresna ezberdinak erabiltzen dituena. Beraz, eman behar dugun lehen pausua gure eskura dauden tresna horien oinarrizko ezagutza gureganatzea da. Horietatik gure ikaskuntza-prozesuan erabilgarriak izan daitezkeenak identifikatu behar ditugu ondoren, eta haien erabilpenean pasu txikiak ematen hasi. Ziurrena, sare horietako asko aurretiaz ere ezagutuko ditugu, gure bizitza sozialaren parte ere badirelako, beraz, lanaren zati handii bat egina izango dugu jadanik. Ondoren, gure arlo eta interesen arabera pertsona erreferenteak bilatu beharko ditugu sare horietan; haien ekoizpenak jarraitu, elkarbanatu eta gure berezkoak sortzu. Sarea ehuntzen joango gara astiro astiro, prozesu amaigabean. Izan ere, sarea ehuntzea ikaskuntza bezala amaigabeko prozesua da: pertsonal eta tresnak gehitu eta kentzen joan gaiitezke interesak aldatu heinean, behar berriak sortuko zaizkigulako.



Norbanakoaren lanaz hitz egin dugu jada, baina irakasle eta hezitzaile oro organismo ezberdinen baitan integraturik gaude, ikastetxeak besteak beste. Eta nola lor dezaguke OLE bat gure ikastetxean?

Galdera honi erantzutea korapilatsua da. Argi dago ikaskuntza-prozesuen eraldaketa honetan sinesten dugunok aldaketaren eragile bilakatu behar dugu, egunerokotasunean apustu honen aldeko argudioak erakutsi eta ingurukoak konbentzitzen saiatu behar dugula, aldi berean ikasgelan bertan ikasitakoa aplikatzen dugun bitartean. Bestalde, ikastaro honetako kide den Carlos San Antón-ek bere blogean esan duen bezala, "Es probable que esta nueva manera de funcionar en los Centros, en vez de llevarse a cabo en bloque, se abra paso con profesores pioneros que vean que hay otra manera de hacer mejor las cosas, y que el Ć©xito de esta arriesgada apuesta dĆ© lugar a una avalancha que no se pueda detener".  Horrela izango dela pentsatu nahi dut nik behintzat!

Iturri nagusiak:  Siemens, G. (2005). Connectivism: A Learning Theory for the Digital Age. 


Share:

Feedly eta Flipboard: iturri gustokoenak gestionatzeko aplikazioak


Internet erabiltzaileon eskutatik geroz eta informazio gehiago igarotzen da; web orriak, blogak, aldizkariak... Zorionez edonoren eskura daude gaur egun. Baina nola lor dezakegu informazio guzti hori filtratu eta gure interesekoa dena soilik erabiltzea?

Feedly bezalako RSS irakurleek lan hori egiten dute guretzako. Inetereskoak diren guneak aukeratu, karpeta ezberdinetan ordenatu eta sarrera berriak daudenean abisua ematen digute, astuna den bilaketa lana ekidinez.

Feedly berria da niretzat. Antzekoa den Flipboard aplikazioa erabili izan dut orain arte. Hala ere, bi hauen artean ezberdintasun batzuk badaude. Lehenengoa nahikoa sinplea da, bai itxuran eta baita erabileran ere. Ondorioz, ez da batere zaila erabiltzaile berri batek erraz gestionatzea. Bilaketak egitea oso erraza da, eta Flipboardek ematen dituen abantaila antzekoak eskeintzen ditu. 





Feedly
  • Oso intuitiboa eta sinplea da.
  • Irakurketak dataren arabera ordenateko aukera ematen du, eta pantailaren itxura pertsonalizatu daiteke.
  • Gaika ordenatu daitezke iturriak.
  • Google Reader-etik zure datuak inportatu ditzakezu.
  • Google+, Twitter, Facebook eta Linkedin-en elkarbanatu daitezke artikuluak.

Flipboard
  • Bistaratze aukera ezberdinak ematen ditu, eta guk geuk pertsonalizatu dezakegu interfazea.
  • Artikuluak edo feed-ak beste momentu batetan irakurtzeko programa daitezke.
  • Flipboard barruan atal ezberdinak sor ditzakegu, eta publikoki elkarbanatu.
  • Flipboard erabiltzaileak jarraitzeko aukera ematen digu.
  • Sare sozialekin interakzio handiagoa ahalbidetzen du.
  • Errepikatutako informazioa detektatu eta ezabatu daiteke.

Ezaguna zaidalako akaso, Flipboard-i abantaila gehiago ikusten dizkiot. Dena dela, Feedly-ri aukera bat emateko prest nago, agian hilabete batzuren ostean iritziz aldatu eta Feedly-zale amorratua bilakatuko naiz. Batek daki!



Share:

2016(e)ko irailaren 26(a), astelehena

PLE edo Ikaskuntza-Ingurune Pertsonala

PLE (Personal Learning Environment) Ikaskuntza-Ingurune Pertsonala izendatzeko erabiltzen den kontzeptua da. Norberaren ikasketa-prozesuan arrakasta izateko helburuz osaturiko sistema bat da, eta norbere ikasketa-prozesuaren kontrola hartu eta protagonista bilakatzea du helburu. Gaitasun berriak barneratzeko baliagarriak diren tresna eta baliabideak erabiltzen dira horretarako.

Ikaskuntza-Ingurune Pertsonalak historian zehar aldatzen joan dira ikasketa-prozesuekin eta ikasketa-eremuekin batera. Garai batean, hurbileko eremuetan baino ez genuen ikasten (eskolan eta etxean batez ere) eta beraz, esparru horietan sortzen genituen harremanen bidez besterik ezin genuen informazioa eskuratu. Azken urteetan informazio eta komunikazio teknologiek errotik aldatu dituzte ikasketarako eremuak; informazioa globalizatu egin da eta edonoren eskura dago gaur egun. Gainera, informaturik mantentzeko eta komunikatzeko tresna anitzak sortu dira baita, aipaturiko ikasketa-prozesuek ere aldaketa handia jasan dutelarik.

Tresna horiekin batera, metodo, esperientzia, iturri eta mekanismo ezberdinek osatzen dute norbanakoaren Ikaskuntza-Ingurune Pertsonala, besteak beste:


  1. Informazio iturriek
  2. Informazio moldaketek
  3. Harreman sozialek
eskolainklusiboa.wordpress.com


Egungo sistemak bizi osoan zehar ikaskuntza prozesuarekin jarraituko duten ikasleak behar ditu; haien artean loturak bilatuko dituztenak; edukiak sortu; ikaskuntza autoerregulatzen dakitenak; modu pertsonalizatuan ikasten dutenak...

Irakasleok ere etengabeko formakuntzaren beharra dugu. Gure artean edukiak eta ideiak elkarturkatuz ikasgelako egunerokotasunean berrikuntzak aplika ditzakegulako, besteak beste. Informazioaren trataeran ikasleak gidatuko baldin baditugu, guk geuk ezagutu beharko ditugu informazio eta komunikazio teknologiek eskura jartzen dizkuguten tresnak.

Iturri nagusia: CastaƱeda, L., & Adell, J. (2013). Anatomia de un PLE In L. CataƱeda & J. Adell (Eds.), Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red ( 11–27 or.). Alcoy: Marfil.



Share: