2016(e)ko irailaren 26(a), astelehena

PLE edo Ikaskuntza-Ingurune Pertsonala

PLE (Personal Learning Environment) Ikaskuntza-Ingurune Pertsonala izendatzeko erabiltzen den kontzeptua da. Norberaren ikasketa-prozesuan arrakasta izateko helburuz osaturiko sistema bat da, eta norbere ikasketa-prozesuaren kontrola hartu eta protagonista bilakatzea du helburu. Gaitasun berriak barneratzeko baliagarriak diren tresna eta baliabideak erabiltzen dira horretarako.

Ikaskuntza-Ingurune Pertsonalak historian zehar aldatzen joan dira ikasketa-prozesuekin eta ikasketa-eremuekin batera. Garai batean, hurbileko eremuetan baino ez genuen ikasten (eskolan eta etxean batez ere) eta beraz, esparru horietan sortzen genituen harremanen bidez besterik ezin genuen informazioa eskuratu. Azken urteetan informazio eta komunikazio teknologiek errotik aldatu dituzte ikasketarako eremuak; informazioa globalizatu egin da eta edonoren eskura dago gaur egun. Gainera, informaturik mantentzeko eta komunikatzeko tresna anitzak sortu dira baita, aipaturiko ikasketa-prozesuek ere aldaketa handia jasan dutelarik.

Tresna horiekin batera, metodo, esperientzia, iturri eta mekanismo ezberdinek osatzen dute norbanakoaren Ikaskuntza-Ingurune Pertsonala, besteak beste:


  1. Informazio iturriek
  2. Informazio moldaketek
  3. Harreman sozialek
eskolainklusiboa.wordpress.com


Egungo sistemak bizi osoan zehar ikaskuntza prozesuarekin jarraituko duten ikasleak behar ditu; haien artean loturak bilatuko dituztenak; edukiak sortu; ikaskuntza autoerregulatzen dakitenak; modu pertsonalizatuan ikasten dutenak...

Irakasleok ere etengabeko formakuntzaren beharra dugu. Gure artean edukiak eta ideiak elkarturkatuz ikasgelako egunerokotasunean berrikuntzak aplika ditzakegulako, besteak beste. Informazioaren trataeran ikasleak gidatuko baldin baditugu, guk geuk ezagutu beharko ditugu informazio eta komunikazio teknologiek eskura jartzen dizkuguten tresnak.

Iturri nagusia: CastaƱeda, L., & Adell, J. (2013). Anatomia de un PLE In L. CataƱeda & J. Adell (Eds.), Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red ( 11–27 or.). Alcoy: Marfil.



Share:

13 iruzkin:

  1. Ekarpen interesgarria, gainera bibliografia eta guzti aipatu duzu. Primeran!!

    ErantzunEzabatu
  2. Sarrera honetan eskegi duzun informazioa oso erakargarria iruditu zait ideiak paragrafo ezberdinetan idatzi dituzulako eta beste osagarri batzuk (irudia eta powerpointa) erabili dituzulako. Oso ondo!!

    ErantzunEzabatu
  3. Sarrera honetan eskegi duzun informazioa oso erakargarria iruditu zait ideiak paragrafo ezberdinetan idatzi dituzulako eta beste osagarri batzuk (irudia eta powerpointa) erabili dituzulako. Oso ondo!!

    ErantzunEzabatu
  4. Niri ere informazio oso interesgarria iruditu zait!

    ErantzunEzabatu
  5. Zorionak Ane, oso artikulu interesgarria baita ulert eta irakurterreza. Gainera, eskerrak eman behar dizkizut izan ere, nire sarrera idazteko zuk aipatutako bibligrafian oinarritu naiz eta oso liburu interesgarria iruditu zait, guztiz gomendagarria.

    ErantzunEzabatu
  6. Zorionak Ane, oso artikulu interesgarria baita ulert eta irakurterreza. Gainera, eskerrak eman behar dizkizut izan ere, nire sarrera idazteko zuk aipatutako bibligrafian oinarritu naiz eta oso liburu interesgarria iruditu zait, guztiz gomendagarria.

    ErantzunEzabatu
  7. Oso interesgarria iruditu zait egin duzun sarrera, niretzako ere baliagarria izan da erabili duzun bibliografia. Mila esker

    ErantzunEzabatu
  8. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu