PLE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PLE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko urriaren 2(a), igandea

PLN EDO IKASKUNTZA-SARE PERTSONALA: NOLA HASI ELKARLANEAN?

PLN siglek "Personal Learning Network" edo "Ikaskuntza-Sare Pertsonala" esan nahi dute, eta teoria konektibistan dute jatorria (Siemens,G. 2005).
Beraz, hiru hitz ezberdinek eraikitzen dute PLN-a, bakoitzak bere ekarpena egiten duelarik. Hasteko, arlo pertsonalari dagokionez, PLN-a sortzeak harremanak sortzea esan nahi du: mundu mailako irakasle, eskola eta aditu ezberdinekin konexioak eraikitzea hain zuzen. Jarraitzeko, ikaskuntza prozesuari erreparatuz, PLN-a edukitzeak ideiak eta baliabideak elkartrukatzea ahalbidetzen du, kolaborazioak egiteko zubiak eraiki eta bidean ikaskuntza elkarbanatzea. Eta bukatzeko, ezin dugu ahaztu sarea hitza ere barne hartzen duela; izan ere, PLN-a ikaskuntza sare globala da, mundu mailan eratzen diren irakaskuntza estrategia anitzetara salto egiteko aukera ematen diguna besteak beste.

Baina, nola lor dezakegu beste hezitzaile batzuekin batera sarea sortzea? Nola has gaitezke gure Ikaskuntza-Sare Pertsonala sortzen?

Konektaturik dagoen hezitzaile edo irakasle bat, online kolaboratzen duen ikasle bat da, bere Ikaskuntza-Sare Pertsonala eraiki eta beste hezitzaile batzuekin elkar eragiteko sare sozialetako tresna ezberdinak erabiltzen dituena. Beraz, eman behar dugun lehen pausua gure eskura dauden tresna horien oinarrizko ezagutza gureganatzea da. Horietatik gure ikaskuntza-prozesuan erabilgarriak izan daitezkeenak identifikatu behar ditugu ondoren, eta haien erabilpenean pasu txikiak ematen hasi. Ziurrena, sare horietako asko aurretiaz ere ezagutuko ditugu, gure bizitza sozialaren parte ere badirelako, beraz, lanaren zati handii bat egina izango dugu jadanik. Ondoren, gure arlo eta interesen arabera pertsona erreferenteak bilatu beharko ditugu sare horietan; haien ekoizpenak jarraitu, elkarbanatu eta gure berezkoak sortzu. Sarea ehuntzen joango gara astiro astiro, prozesu amaigabean. Izan ere, sarea ehuntzea ikaskuntza bezala amaigabeko prozesua da: pertsonal eta tresnak gehitu eta kentzen joan gaiitezke interesak aldatu heinean, behar berriak sortuko zaizkigulako.



Norbanakoaren lanaz hitz egin dugu jada, baina irakasle eta hezitzaile oro organismo ezberdinen baitan integraturik gaude, ikastetxeak besteak beste. Eta nola lor dezaguke OLE bat gure ikastetxean?

Galdera honi erantzutea korapilatsua da. Argi dago ikaskuntza-prozesuen eraldaketa honetan sinesten dugunok aldaketaren eragile bilakatu behar dugu, egunerokotasunean apustu honen aldeko argudioak erakutsi eta ingurukoak konbentzitzen saiatu behar dugula, aldi berean ikasgelan bertan ikasitakoa aplikatzen dugun bitartean. Bestalde, ikastaro honetako kide den Carlos San Antón-ek bere blogean esan duen bezala, "Es probable que esta nueva manera de funcionar en los Centros, en vez de llevarse a cabo en bloque, se abra paso con profesores pioneros que vean que hay otra manera de hacer mejor las cosas, y que el éxito de esta arriesgada apuesta dé lugar a una avalancha que no se pueda detener".  Horrela izango dela pentsatu nahi dut nik behintzat!

Iturri nagusiak:  Siemens, G. (2005). Connectivism: A Learning Theory for the Digital Age. 


Share:

2016(e)ko irailaren 26(a), astelehena

PLE edo Ikaskuntza-Ingurune Pertsonala

PLE (Personal Learning Environment) Ikaskuntza-Ingurune Pertsonala izendatzeko erabiltzen den kontzeptua da. Norberaren ikasketa-prozesuan arrakasta izateko helburuz osaturiko sistema bat da, eta norbere ikasketa-prozesuaren kontrola hartu eta protagonista bilakatzea du helburu. Gaitasun berriak barneratzeko baliagarriak diren tresna eta baliabideak erabiltzen dira horretarako.

Ikaskuntza-Ingurune Pertsonalak historian zehar aldatzen joan dira ikasketa-prozesuekin eta ikasketa-eremuekin batera. Garai batean, hurbileko eremuetan baino ez genuen ikasten (eskolan eta etxean batez ere) eta beraz, esparru horietan sortzen genituen harremanen bidez besterik ezin genuen informazioa eskuratu. Azken urteetan informazio eta komunikazio teknologiek errotik aldatu dituzte ikasketarako eremuak; informazioa globalizatu egin da eta edonoren eskura dago gaur egun. Gainera, informaturik mantentzeko eta komunikatzeko tresna anitzak sortu dira baita, aipaturiko ikasketa-prozesuek ere aldaketa handia jasan dutelarik.

Tresna horiekin batera, metodo, esperientzia, iturri eta mekanismo ezberdinek osatzen dute norbanakoaren Ikaskuntza-Ingurune Pertsonala, besteak beste:


  1. Informazio iturriek
  2. Informazio moldaketek
  3. Harreman sozialek
eskolainklusiboa.wordpress.com


Egungo sistemak bizi osoan zehar ikaskuntza prozesuarekin jarraituko duten ikasleak behar ditu; haien artean loturak bilatuko dituztenak; edukiak sortu; ikaskuntza autoerregulatzen dakitenak; modu pertsonalizatuan ikasten dutenak...

Irakasleok ere etengabeko formakuntzaren beharra dugu. Gure artean edukiak eta ideiak elkarturkatuz ikasgelako egunerokotasunean berrikuntzak aplika ditzakegulako, besteak beste. Informazioaren trataeran ikasleak gidatuko baldin baditugu, guk geuk ezagutu beharko ditugu informazio eta komunikazio teknologiek eskura jartzen dizkuguten tresnak.

Iturri nagusia: Castañeda, L., & Adell, J. (2013). Anatomia de un PLE In L. Catañeda & J. Adell (Eds.), Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red ( 11–27 or.). Alcoy: Marfil.



Share: