Facebook zein Twitter, bi sare hauek ezagunak ziren niretzat ikastaroarekin hasi aurretik. Egunerokotasunean Facebook erabili izan dut Twitter baino gehiago, eta bietako bat ere ez dut irakaskuntzari bideraturik erabili izan orain arte.
Egia da Facebook-en talde ezberdinetan batu izan naizela irakaskuntzarekin zerikusia duten gaiak jarraitzeko; Ordezkoak Martxan, Ordezkoak Kaltetuta, DBH eta Lanbide Hezkuntzako ordezkoak, besteak beste. Baina orain arte ez dut sekula pentsatu nire laneko egunerokotasunera sare sozial hau gehitzea.
Hainbatetan aipatu dugu sareetan informazioa filtratzeak duen garrantzia, eta horregatik, irakaskuntzako helburuekin erabiltzeko asmoz, kontu berriak sortu ditut bai Twitter eta baita Facebooken ere.
Hainbat talde itxitan eman dut izena berriki, besteak beste:
CREAR: Compartiendo Recursos para la Enseñanza y el Aprendizaje en la Red (6343 kide)
Docentes (31942 kide)
PROFESORES DE EDUCACIÓN SECUNDARI (2916 kide)
HEZKIDETZARAKO BALIABIDEAK (169 kide)
Bakoitza arrazoi ezberdinengatik interesatzen zait: baliabide interesgarriak dituztelako, gaiak bereziki erakartzen nauelako eta informazio garrantzitsua eskeintzen dutelako batik bat.
Orrialdeak ere gutxi batzuk jarraitzen ditut:
Profesores de Ciencias
profesores de Ciencias: biología, química y física
Hezkidetzan Esku Hartzen
Nire asmoa kontu hauek esparru "profesionalera" mugatzea da. Aurretiaz dudan ezagutza txikiaz baliatuta etorkizun hurbilean ikasgelan ere erabiltzea gustatuko litzaidake. Horretarako, lehenengo erabilera egokia emateko urratsak eztabaidatu behar ditut ikasleekin; eta erabiltzen ditugun beste sareekin batera uztartu nahiko nituzke.
Nire ustez, Facebook-ek Twitterrekin alderatuta ematen duen abantaila nagusia talde itxiak egin sortu daitezkeela da. Esteka luzeagoak elkarbanatu eta eztabaidak denboran luzatu daitezke gainera.
Aldiz Twitterrek, unean uneko jarraipenak emateko aukera ematen digu; informazioa maila globalagoan bilatu eta elkarbanatu daitekete traolen bidez, eta ekarpenek hitz muga edukitzeak askoz arinagoa egiten du irakurketa gainera.
Bietako bakoitza helburu ezberdinekin erabili daitezke, bakoitzak bere alde positibo eta negatiboak baititu.
Dena dela, pribatutasuna ez dago bietako batean ezta bermatuta, eta gai horrek bereziki arduratzen nau bai pertsonalki eta baita ikasleekin eman nahi diodan erabilerari dagokionean ere.


Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu