Tresna honek abantaila ugari eskeintzen ditu. Errepikakorra ez izateko, gehien erakarri nautenak baino ez ditut aipatuko: taldeak osatzeko aukera ematen du estekak eta baliabideak elkarbanatzeko (pribatuak zein publikoak), eta nabarmendutako testuen hautaketa ere eskeintzen digu! Hau da, interneten artikulu bat irakurtzen ari garela, bat batean oso interesgarria egiten zaigun esaldi edo paragrafo bat irakurtzean, "arkatz markatzaile" birtual bat hartu eta azpimarratu dezakegu esaldia. Nabarmendutako testu zatitxo hori gordetzeko aukerarekin gure irakurgaien zatirik garrantzitsuenak bistara uzten dizkigu, hain interesgarria iruditu zitzaigun paragrafoaren bila testu osoa irakurtzeko beharra ekidinez.
Baina, taldeak bilatzea ez zait batere erraza iruditu. Alde batetik, interesgarriak iruditzen zaizkidanak pribatuak direlako (eskaera bidali eta gehienk ordu gutxitara eman didate baimena), eta horietako batzuek ez dutelako mugimendu handirik. Baina desabantaila hau konpentsaturik geratu da irakasle profila lortzean jasotako aukerekin: ikasle bakoitzarentzat (e-mailaren beharrik gabe) kontu bat sor daiteke, eta ikasgelako taldea sortu, era pribatuan lotura, testu eta argazkiak elkarbanatzeko.
Bereziki gustatu zait Diigo in Education taldean aurkitu dudan Jonathan Drori-ren hitzaldi bat: "What we think we know". Lau oinarrizko galderatik abiatuta, gure ezagutzan dauden hutsuneak agerian husten dizkigu; bereziki zientziaz dakiguna (edo ustez dakiguna, baina benetan ez).
Nire profila honako hau da: https://www.diigo.com/profile/aneleniz
Eta nire lliburutegiak honako itxura dauka oraingoz:


0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina