PLN siglek "Personal Learning Network" edo "Ikaskuntza-Sare Pertsonala" esan nahi dute, eta teoria konektibistan dute jatorria (Siemens,G. 2005).Baina, nola lor dezakegu beste hezitzaile batzuekin batera sarea sortzea? Nola has gaitezke gure Ikaskuntza-Sare Pertsonala sortzen?
Konektaturik dagoen hezitzaile edo irakasle bat, online kolaboratzen duen ikasle bat da, bere Ikaskuntza-Sare Pertsonala eraiki eta beste hezitzaile batzuekin elkar eragiteko sare sozialetako tresna ezberdinak erabiltzen dituena. Beraz, eman behar dugun lehen pausua gure eskura dauden tresna horien oinarrizko ezagutza gureganatzea da. Horietatik gure ikaskuntza-prozesuan erabilgarriak izan daitezkeenak identifikatu behar ditugu ondoren, eta haien erabilpenean pasu txikiak ematen hasi. Ziurrena, sare horietako asko aurretiaz ere ezagutuko ditugu, gure bizitza sozialaren parte ere badirelako, beraz, lanaren zati handii bat egina izango dugu jadanik. Ondoren, gure arlo eta interesen arabera pertsona erreferenteak bilatu beharko ditugu sare horietan; haien ekoizpenak jarraitu, elkarbanatu eta gure berezkoak sortzu. Sarea ehuntzen joango gara astiro astiro, prozesu amaigabean. Izan ere, sarea ehuntzea ikaskuntza bezala amaigabeko prozesua da: pertsonal eta tresnak gehitu eta kentzen joan gaiitezke interesak aldatu heinean, behar berriak sortuko zaizkigulako.Norbanakoaren lanaz hitz egin dugu jada, baina irakasle eta hezitzaile oro organismo ezberdinen baitan integraturik gaude, ikastetxeak besteak beste. Eta nola lor dezaguke OLE bat gure ikastetxean?
Galdera honi erantzutea korapilatsua da. Argi dago ikaskuntza-prozesuen eraldaketa honetan sinesten dugunok aldaketaren eragile bilakatu behar dugu, egunerokotasunean apustu honen aldeko argudioak erakutsi eta ingurukoak konbentzitzen saiatu behar dugula, aldi berean ikasgelan bertan ikasitakoa aplikatzen dugun bitartean. Bestalde, ikastaro honetako kide den Carlos San Antón-ek bere blogean esan duen bezala, "Es probable que esta nueva manera de funcionar en los Centros, en vez de llevarse a cabo en bloque, se abra paso con profesores pioneros que vean que hay otra manera de hacer mejor las cosas, y que el éxito de esta arriesgada apuesta dé lugar a una avalancha que no se pueda detener". Horrela izango dela pentsatu nahi dut nik behintzat!
Iturri nagusiak: Siemens, G. (2005). Connectivism: A Learning Theory for the Digital Age.

0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina