2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Ikastatoaren Balorazioa


Ikastaroa bukatzen ari da, eta azken hilabetean ikasitako guztiaren inguruko balorazioa egiteko garaia heldu.

Antolaketa eta metodologia aldetik zoriondu besterik ezin ditut egin antolatzaileak: on-line ikastaroa izanik norbere denbora nahi bezala gestionatzeko aukera izan dugu, gaiak ematen dituen aukera anitzak uztartzeko baliabideak eskuratu eta praktikan jartzeko.

Ezingo nuke aplikazio bakar bat aukeratu, landutako asko aurretik ezagutzen nituelako eta den denei erabilpena aurkitu diedalako arlo profesionalari dagokionez. Gainera, guztiak batera "pack"-ean egiten duten multzoa da erakargarria niretzat; batek ematen dituen aukerak beste batekin orekatzen delako.

Maila pertsonalean ikastaroak ekarpen berri ugari egin dizkit; orain arte ezagutzen ez nituen sare sozial batzuetan izena eman eta saltseatzen aritzeko aukera izan dut; eta arlo berdin-antzekoetan lanean ari diren irakasleekin sareak sortzeko aukera ere luzatu zait gainera.

Nire ustez, azken hori izan da ikastaroak egindako ekarpen garrantzitsuena: ezezagunak ziren kideekin sare-loturak egiteko aukera. Orain, lotura horiek denboran mantentzea baino ez da geratzen; gure PLN-ak hornitzen jarraitu eta eskuratu berri ditugun tresnekin informazioa antolatzen joatea; baliabideak elkartrukatzea; eta urrunetik bada ere, elkar sostengatzea.



Share:

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina